XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Oso arrunta da hemen erabili den baliabidea: leiho-apalaren eta kalearen arteko muga ezabatua izan da eta apalaren egitura kalearen egiturari egokitu zaio.
Halaber, 1937koa da
Beraz, Escher hainbatetan saiatzen da, bere obran, baliabide desberdinak erabiliz, mundu heterogeneoak elkartzen, bat etorrarazten eta aldibereko izaten.
Mundu ezberdinak elkartzea helburu ez duten beste zenbait marrazkitan ere, gai honi buruzko aipamenak aurkitzen ditugu, hala nola erditintaz eginiko 1946ko
Badira Escherrek pentsatu zituen marrazki batzuk, baina inoiz burutu ahal izan ez zituenak. Jarraian, bukatu gabeko marrazki horietariko bat aipatuko dut: Escherrek deitoratzen zuen amaitu ahal ez izatea.
Bada ipuin bat ate miresgarri bati buruz eta herrialde batzuetan aldaki desberdinak dituena. Delako atea arrunt normala den paisaia batean dago belardi, mendixka eta zuhaitzen artean. Baina atea absurdua da; ez du inorako biderik eskaintzen: beronen inguruan ibil daiteke. Bat-batean atea irekitzen da, eta hortik zehar paisaia eguzkitsua (lore arrotzak, urrezko mendiak eta diamantezko ibaiak) dituena ikusten da.
Ate magiko hau bat dator atal honen marrazkietan jorratu den gaiarekin. Escher 1963 urteaz geroztik arduratu zen ate horretaz. Sparenberg irakaslearen bisitak eragin zuen.